10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak, Udalaren eta partikularren artean. Jendaurrean jartzea

Corellako Udalak, 2025eko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik behar bezala erregistratutako idazkiak aurkeztu zirela (dagozkien espedientetan jasota dagoen bezala), zeinen bidez eskatzen baita izapidetu dadila transakzio-hitzarmen bat Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko, aprobetxamenduen titular bakoitzaren lurzatiei dagokiena, konpentsazio ekonomikoaren formularen bidez.

Kontuan izanik Corellako Udalak 2021eko apirilaren 15ean onetsi zituela hasiera batez herri-lurrak berreskuratzeko oinarri orokorrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 18an.

Kontuan izanik Udalak hasiera batez onetsi zituela 15. eta 16. poligonoetarako eta horietan xehatutako lurzatietarako oinarri partikularrak. Behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartutako erabaki baten bidez, eta 2024ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 29an.

Aintzat harturik, norberaren izenean eta/edo ordezkariak diren aldetik, eskatzaile guztiek sinatu dutela banakako transakzio-hitzarmena, zeina onesten baita. Hitzarmen horiek, horretarako bideratutako espedientean dauden txosten teknikoen arabera, betetzen dituzte aplikatu beharreko araudia eta Corellako herri-lurretako ondasunak berreskuratzeko oinarri partikularrak.

Aintzat harturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordeak abenduaren 2an emandako irizpena, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 116.1 artikuluari, 280/1990 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluei eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki-araubidearen oinarriei buruzkoa).

Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak, Corellako Udalaren eta interesdun hauen artean:

1. Jesús Chivite Gil (15. poligonoko 793. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/12.

2. Pedro José Martínez Moreno eta Concepción Chivite Fernández (16. poligonoko 510. eta 515. lurzatiak) CONVENIOS_T_EDP/2025/17.

3. María Paz Azagra Yanguas (16. poligonoko 508. eta 519. lurzatiak) CONVENIOS_T_EDP/2025/22.

4. Jesús Montes Alvarez, Cándido Montes Alvarez, José María Montes Alvarez eta María Carmen Montes Alvarez (16. poligonoko 546. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/27.

5. Milagros González Virto (16. poligonoko 511. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/28.

6. Excavaciones Técnicas SL (15. poligonoko 874. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/30.

7. Excavaciones Técnicas SL (15. poligonoko 825. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/37.

8. Josefa Fernández Gracia (15. poligonoko 808. eta 809. lurzatiak) CONVENIOS_T_EDP/2025/32.

9. Margarita Garbayo Aliaga eta José Garbayo Navascués (15. poligonoko 836. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/34.

10. María Pilar Sayas Cerdán (15. poligonoko 844. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/36.

11. Construcciones Banzo SL (15. poligonoko 853. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/38.

12. María Antonia Alduán Rández eta María Asunción Alduán Rández (16. poligonoko 565. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/39.

13. Monserrat Aliaga Navascués (15. poligonoko 845. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/40.

14. María Gregoria Yanguas Pérez (16. poligonoko 514. eta 524. lurzatiak) CONVENIOS_T_EDP/2025/41.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea sinatutako hitzarmenak eta oinarri orokorrak, bai eta erabakia ere, hogeita hamar egunez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Adostea ezen, alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen dela, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari bidaliko zaizkiola espedienteak, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets ditzan.

Laugarrena.–Agintzea, hitzarmenak behin betiko onetsitakoan, horiek eskritura publikoan formalizatzeko eta herri-ondasunetan izandako aldaketak jabetza erregistroan jaso eta inskribatzeko, bai eta katastroko aldaketa eta udal ondasunen inbentarioa izapidetzeko ere.

Corellan, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2516561