10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Zarikiegiko 10. poligonoko 89. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2025eko abenduaren 23an emandako 598/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat egitea Zarikiegiko katastroko 10. poligonoko 89. lurzatian, Olivia Zabalza De Estebanek eta Ortzi Iriarte Garmendiak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2025eko abenduaren 24an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2517110