2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
2026rako karga-tasa, zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak, bai eta Zarrakazteluko Udalaren tasak, tarifak, eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalen eta arauen aldaketak ere.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zarrakaztelun, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2516764