10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2026ko lan-egutegia

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina).

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, hizpide duena presako zenbait neurri hartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz ematen zaidan eskumena; zehazki, honako hauek ematen didatena: Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 84. artikuluak,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2026an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 19a: Herriko jaieguna: Aldatu egin da San Antonen jaieguna (urtarrilaren 17a).

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igandeak, eta aipatutako jaiegunak.

Hirugarrena.–Benetako lanorduetatik gorako lanorduengatik, 4 egun ez dira laneguntzat joko, honako hauek:

–Uztailaren 24a.

–Abuztuaren 14a.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 31.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

b) Artikulu honen aurreko apartatuetan jasotako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko ez Udal brigadako langileei, ez Udaltzaingoko agenteei, ez eta Santa Ana ikastetxe publikoko langileei ere; izan ere, zerbitzuaren beharrak direla-eta, langile horiek egutegi espezifiko bat izanen dute.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Herritarrak bulegoetan artatzeko ordutegia, oro har, honako hau izanen da: 10:00etatik 15:00etara arte.

Santa Anako jaietan (uztailaren 24tik 26ra) eta herriko jaietan (abuztuaren 14tik 21era) udaletxea itxita egonen da.

Zazpigarrena.–Administrazio honen funtzionamendu egoki baten alde, urteko oporraldiak hartuko dira halako moduz non bete beharko baita xedatzen dena otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan (11/2009 Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua).

Zortzigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo udaleko iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Buñuelen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2516771