10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2026ko lan egutegia

Honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuela 2025eko abenduaren 17an:

Abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuak ezarritakoarekin bat, (haren bidez ezartzen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua), eta ikusirik ekainaren 3ko 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa), Gobernu Batzarrak honako hau erabaki du aho batez:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Berriozarko Udalean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2026. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a: Herriko jaieguna.

Orobat baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak.

Bigarrena.–Bat etorriz lan-baldintzei buruzko hitzarmenean/akordioan ezarritakoarekin, jaiegunak izanen dira Berriozarko festen hasierako eguna, abuztuaren 26a, 14:00etatik aurrera, eta biharamuna, abuztuaren 27a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, indarreko legediarekin bat, salbu eta beren ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuetan. Ordutegi malgua egonen da, indarrean dauden Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko Akordioaren VII. eranskinean eta Berriozarko Udaleko lan-kontratudunen lan baldintzei buruzko 2025-2028 urteetako Hitzarmenean araututakoa.

Laugarrena.–Berriozarko Udaleko bulegoetan, eguneko lanaldia neguan astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 7 ordu eta 30 minutukoa. Udan (ekainaren 15etik irailaren 13ra, biak barne), jendaurrean jarduteko lanaldia 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

Bosgarrena.–Abuztuaren 27an eta 28ean eta abenduaren 24an eta 31n bulegoak itxita egonen dira, hartara urteko lanorduen kopurura egokitzeko.

Berriozarren, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2516805