2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
4. poligonoko 16 H lursail komunaleko baratzaren aprobetxamendua. Jendaurrean jartzea
Berako Udalak, 2025eko abenduaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen:
1. Hasierako onespena ematea katastroko 4. poligonoko 16 H lursail komunaleko baratzaren aprobetxamendua egiteko espedienteari.
2. Aprobetxamendua arautuko duten administrazio-baldintzen agiria onartzea.
3. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean.
4. Adieraztea ezen, alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.
5. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, eta adieraztea ezen, izapide hutseko egintza denez, ezin dela errekurtsorik jarri honen aurka.
Juan Luis Zapiain Loiarte da aprobetxamenduaren eskatzailea.
Beraz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.
Beran, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2516763