2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena
Berako Udaleko alkateak, 2025eko abenduaren 10ean emandako 361 zenbakiko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 11. poligonoko 221. partzelaren barrutirako (Hegoalde karrika 3) hiri-jarduketarako plan berezia. María Paz Martínez Berasain da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2516759