1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
69/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita azaroaren 24ko 3530/2025 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela xedatzen da.
Aipatu ebazpenaren I. eranskinean akats bat atzeman da, ez baita ageri Rebeca Ramos Díaz de Cerio andrearen esleipena; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Azaroaren 24ko 3530/2025 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea; hau da, barne hartzea jarraian adierazten den esleipena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela xedatzen da.
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA | GIDABAIMENA | KARGAK MANEIATZEA |
RAMOS DIAZ DE CERIO, REBECA | 0002830 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SANTO DOMINGO ZAHAR EGOITZA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALEKOA | LIZARRA | EREMU MISTOA | | | X |
2. Ebazpen hau jakinaraztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, bai eta interesdunei ere, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2600351