2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
(H)ilbeltza beka. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (kodea): 877245.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/877245).
Baztango Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zituen (H)ilbeltza beka arautuko duen deialdiaren oinarriak.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Deialdirat aurkeztu nahi dutenek, Friedrich Dürrenmatten Das Versprechen lagina formatu digitalean (PDF bertsioan) edo paperean aurkeztu beharko dute. Itzuli beharreko pasartea lehendabiziko eta bigarren atalak dira, eta ilbeltza.blogspot.com edo baztan.eus webgunetatik deskargatzen ahalko dute.
Bigarrena.–Xedea.
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero.
Deialdi honen helburua Friedrich Dürrenmatt idazlearen Das Versprechen eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek aipatutako eleberriaren lagin bat itzuliko dute, zehazki lehendabiziko eta bigarren atalari dagozkionak, hain zuzen.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdi honi 6.000,00 euro esleituko zaizkio: 3.000,00 euro udalaren 2026. urteko aurrekontu luzatuko 1 3350 4890000 Euskara-Dirulaguntzak kontu-sailaren kargura, bertze 2.000,00 euro (H)ilbeltza ekimenaren kargura eta 1.000,00 euro Txalaparta argitaletxearen kargura. Azken hau fakturaren bidez ordainduko da.
Lagin irabazleari 3.000,00 euro emanen zaizkio 2026ko maiatzean, eta itzulpena akitzerakoan bertze 3.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Eskaria 2026ko martxoaren 16a artio egin beharko da Baztango Udaleko erregistroan, egun hori bera barne.
Baztanen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2516994