2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
2026ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Arantzako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, 2026ko egun baliogabeen deklarazioa eta lan egutegia onetsi ditu, zati xedatzaile honekin:
EBATZI DUT:
1) 2026ko egun baliogabeen deklarazio proposamena onestea, Arantzako Udalarentzat honako jaiegun egutegi ofizial hau ezarriz:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Otsailaren 6a: Herriko inauteriak.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko Astelehena.
–Martxoaren 19a: San Jose eguna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2) Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta akordio honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
3) Egutegia arautzeko, akordio honetako lehenengo xedapenean ezarritakoez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan aritzen diren langileentzat eta, ondorioz, itxita egonen dira:
–Urtarrilaren 2a: zubia.
–Abuztuaren 13a: herriko bestak.
–Abuztuaren 14a: herriko bestak.
–Abenduaren 4a: zubia.
4) Udal bulegoko langileak ez diren bertze langileek (zerbitzu anitzak, garbiketa eta hezitzaileak) aitzineko puntuan adierazitako egunetan, hala badagokio, lan egin beharko dute. Horrela bada, egun hauek zerbitzu bakoitzari dagokion egutegiaren arabera doituko dira.
5) Arantzako Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldia 2026rako egiazko 1.592 lanorduetan finkatzea, haren banaketa honela eginez:
–Eguneroko lanaldi orokorra, astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
–Ordutegiaren zati finkoa 8:30etik 14:00etara izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:40tik 8:40ra bitarte eta 14:00etatik 17:00etara bitarte.
–Ezarritako lan egutegiaren arabera urteko ordutegia doitzeko, langileek guztira 40 minutu gehiago egin beharko dute lan urtean zehar.
5) Udal bulegoetan jendaurreko arreta ordutegia astelehenetik ortziralera, 11:00etatik 14:00etara ezartzea.
6) Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.
7) 2026ko lan egutegia Arantzako Udaleko langileei jakinaraztea, beraien ezaguera eta ondorioetarako.
8) Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Arantzan, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L2516871