10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Etxarrengo U.26 unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, abenduaren 26an emandako bi ebazpenen bidez, hasiera batez onetsi zituen Arakilgo Arau Subsidiarioetako unitate bat –Etxarrengo U.26 unitatea, alegia– birpartzelatzeko proiektua eta urbanizatzeko proiektua, U.26 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Arakilen, 2025eko abenduaren 29an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2517223