10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

UE-AZ 1 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Araizko Udaleko alkateak, urriaren 27ko 2025/50 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE-AZ 1 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua, Patricia De La Riva Juezek eta Juan Artola Goicoecheak sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak xedatzen duenarekin, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Araizko Udaleko alkateak, urtarrilaren 9ko 2026/1 Ebazpenaren bidez, aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen eta behin betiko onartu zuen urbanizazio proiektua.

Araitzen, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2600282