2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Alkatetzaren abenduaren 23ko 1141/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2026ko lan-egutegia, Antsoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat), eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenari jarraikiz (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko asteguneko jaiak).
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2026ko lan-egutegia, eta, hartara, jaiegun deklaratzea egun hauek:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 7a, 8a eta 9a: sanferminak.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 18a: Herriko jaia.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak.
Bigarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da, indarreko legediarekin bat, salbu eta beren ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuetan.
Antsoaingo Udalaren administrazioan, eguneroko lanaldia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 7 ordu eta 25 minutukoa orokorrean, eta nahitaez lanpostuan egon beharra izanen da 08:30etik 10:00etarako tartean. Langileek malgutasunez eginen dute laneko gainerako denbora, nahi dutenean, betiere 07:00etatik 08:30era eta 14:00etatik 17:00etara bitartean. Akordio hori aplikatzen ez den zerbitzuetan, lanaldia eginen da kontuan izanda zer lan egutegi espezifiko onetsiko den alkatetzaren ebazpen bidez.
Urtarrilaren 2a ez da laneguna izanen administrazioko langileentzat, gehiegizko lanaldia dela eta.
Hirugarrena.–Jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera, eta itxita egonen da larunbatetan eta jaiegunetan.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.
Bosgarrena.–Udaleko langileei komunikatzea ebazpen hau eta lan-egutegia.
Antsoainen, 2025eko abenduaren 24an.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2517066