10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, 1. poligonoko 99. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen abenduaren 19ko 81/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako Plan Berezi bat, 1. poligonoko 99. lurzatian (Jesús Tomás Ibáñez Istúrizek sustatua, lurzati horretan etxebizitza-kopurua handitzeko), Herritarrek Parte Hartzeko Plana onetsi ondoren, eta 2025eko azaroaren 27an osoko bilkurak hartutako erabakiaren bidez baimendu ondoren.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko foru legearen testu bategina).

Aberinen, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2516863