2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, lehiaketa-oposizio bidez betetzeko administrazio-ofizial lanpostu bat, Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikokoa
Deialdi honen xedea da Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoko administrazio-ofizial lanpostu bat, derrigorrezko B2 hizkuntza-eskakizuna duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Gainera, ordezkapen-poltsa bat sortuko da zerbitzu horretarako.
Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Izarbeibarko Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Bulegoetan (Garesen, Mendigorria errepidea, 4), astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara, bai eta deialdiaren fitxa elektronikoan ere: https://www.mancomunidadvaldizarbe.com/eu/lana/.
Garesen, 2025eko abenduaren 29an.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2517243