10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

2025erako lan publikoaren eskaintza

Tuterako Udaleko alkateak 5922/2025 Ebazpena eman zuen 2025eko abenduaren 17an. Hona hemen haren testua:

1.–Onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko erakunde eta entitateen 2025. urteko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

a) Ordezte tasaren eta horren portzentaje igoeraren kontzeptuaren pean (ezarrita daude Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean):

–Zuzenbideko lizentziadunaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, Aholkularitza Juridikoan (kodea: 0512A05301), oposizio-lehiaketa bidez.

–Administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, Ekonomia Sustapenerako Alorrean (kodea: 0511C06215), oposizio-lehiaketa bidez.

–Haur-hezitzailearen plaza bat, funtzionarioen araubidean, Santa Ana 0-3 Haur-hezkuntzako ikastetxean (kodea: 0513C03702), oposizio-lehiaketa bidez.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, Udal Artxiboan (kodea: 0504D03904), oposizio-lehiaketa bidez.

–Udaltzainen hiru plaza, funtzionarioen araubidean (plantillako kodeak: 0506C00203, 0506C00228 eta 0906C00256), oposizio bidez.

b) Lanpostu hau barne-igoera bidez betetzekoa da:

–Udaltzaingoko inspektoreordea, funtzionarioen araubidean (plantillako kodea: 0506B09202), kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez.

c) 2025eko ekitaldian behin-behinean betetako plaza hutsen kontzeptuaren pean:

–Gizarte-langilearen plaza bat, funtzionarioen araubidean, Eskubide Sozialen Alorrean (kodea: 0514B10502), oposizio-lehiaketa bidez.

–Txirula irakaslearen plaza bat, funtzionarioen araubidean, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioan (kodea: 0613B08001), oposizio-lehiaketa bidez.

–Artxiboko teknikari laguntzailearen plaza bat, funtzionarioen araubidean, Udal Artxiboan (kodea: 0504C01501), oposizio-lehiaketaren bidez.

–Mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, Udalaren Mendiko Lantaldean (kodea: 0512D03905), oposizio-lehiaketa bidez.

–Haur-hezitzaileen bi plaza, funtzionarioen araubidean, Santa Ana eta María Reina Haur-hezkuntzako ikastetxeetan (kodeak: 0513C03707 eta 0813C03711), oposizio-lehiaketa bidez.

–Animatzaile soziokulturalaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, Eskubide Sozialen Alorrean (kodea: 0514C00401), oposizio-lehiaketa bidez.

–Administrari-ofizialen hiru plaza, funtzionarioen araubidean, bat Ekonomia Sustapenerako Alorrean eta bi Herritarren Arretarako Zerbitzuan (kodeak: 0511C06214, 0510C01003 eta 0507C01206), oposizio-lehiaketa bidez.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza, funtzionarioen araubidean, Udalaren Kirol Zerbitzuan (kodeak: 0513D09501 eta 0513D03920), oposizio-lehiaketa bidez.

–Garbiketako enplegatuaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, Santa Ana Haur-hezkuntzako ikastetxean (kodea: 0513D07503), oposizio-lehiaketa bidez.

d) Urte anitzeko planean oinarrituta, enpleguan behin-behinekotasuna murrizteko tasa espezifiko bat ezarri da, eta tasa horren pean honako plaza hauek sartzen dira:

–Administrari-ofizialen bi plaza, funtzionarioen araubidean, Kontu-hartzailetzan eta Giza Baliabideetan (kodeak: 0503C06205 eta 0508C06220), oposizio-lehiaketa bidez.

–Informatikako teknikariaren plaza bat (B maila), funtzionarioen araubidean, IKTetan (kodea: 0509B10001), oposizio-lehiaketa bidez.

–Herri-lanetako ingeniari teknikoaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (kodea: 2012B04701), oposizio-lehiaketa bidez.

–Gizarte-langilearen plaza bat, funtzionarioen araubidean, Eskubide Sozialen Alorrean (kodea: 1414B10506), oposizio-lehiaketa bidez.

e) Tuterako Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoari dagozkion plazak:

–Administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidean (kodea: 0501C06202), oposizio-lehiaketaren bidez.

2.–Honako plaza hauek gordeko dira desgaitasunen bat dutenentzat:

a) Zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat.

b) Administrari-ofizialaren plaza bat.

3.–Honako plaza hau gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat:

a) Haur-hezitzailearen plaza bat.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tuteran, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2516685