10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

2026rako lan publikoaren eskaintza

Alkatearen 2025eko abenduaren 22ko 2025/1415 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Uharteko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2026rako. Honela dio ebazpen horren xedapen zatiak:

Lehenbizikoa.–Onestea Uharteko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2026rako, barnean dela ondotik azaltzen diren plazak betetzea, kontuan izanik abenduaren 23ko 31/2022 Legea (lege horrek hizpide ditu Estatuko Aurrekontu Orokorrak), ordezte-tasari dagokionez, eta aplikatuz behar den tasa espezifikoa, bete dadin abenduaren 28ko 20/2021 Legea, hizpide dituena premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko:

1. Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, Giza Baliabideetako aholkularia (plantilla organikoko zenbakia: 1013). C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta idatziz. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

2. Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, Giza Baliabideetako aholkularia (plantilla organikoko zenbakia: 1020). Maila: B. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta idatziz. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

3. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, mantentze-lan orokorrak (plantilla organikoko zenbakiak: 4023 eta 4025). C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.

4. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, mantentze-lan orokorrak (plantilla organikoko zenbakiak: 4024 eta 4026). C maila. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.

5. Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, lorezaintza (plantilla organikoko zenbakia: 4027). C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.

6. Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, lorezaintza (plantilla organikoko zenbakia: 4028). C maila. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.

7. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, lorezaintza (plantilla organikoko zenbakia: 4006). Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

8. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, kirol instalazioak (plantilla organikoko zenbakia: 4029). C maila. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.

9. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, kale garbiketa (plantilla organikoko zenbakia: 10). D maila. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

10. Lanaldi partzialeko lan-araubidea. Plaza kopurua: 2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, bide garbiketa (plantilla organikoko zenbakiak: 4031 eta 4032). D maila. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

11. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, atezaintza (plantilla organikoko zenbakia: 9003). Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta idatziz. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Uharten, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2516953