10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Patronatuko burutzaren ebazpena, onesten duena izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2025eko uztailaren 23ko bilkuran hala erabakirik, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat, lan-kontratu finkoduna eta R38 zenbakia duena plantillan, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar dadin, bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an.

Aurkeztutako eskabideak eta agiriak ikusita, eta eskabideak aurkezteko epea amaituta, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan. Hori dena, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozeduran, goiburuan adierazitako horretan.

Onartuak:

FERNÁNDEZ IGEA JUAN

LES REDONDO ASIER

GARATE OSTA JOSE JAVIER

CHIVITE PÉREZ JOAQUÍN

PAZ BALBUENA MIRIAN

LIROZ BIENZOBAS ENEKO

CHIVITE BEA DAVID

TOBAJAS SESMA ALEJANDRO

MARTÍNEZ UGARTE MIGUEL ÁNGEL

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Interesdunei 5 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Cintruenigon, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2516793