2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainaren (EUD) plaza bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Patronatuko burutzaren ebazpena, onesten duena izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainaren (EUD) plaza bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.
Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2025eko uztailaren 23ko bilkuran hala erabakirik, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainaren (EUD) plaza bat, lanaldi osokoa, lan-kontratu finkoduna eta R05 zenbakia duena plantillan, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar dadin, bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an.
Aurkeztutako eskabideak eta agiriak ikusita, eta eskabideak aurkezteko epea amaituta, bidezkoa da onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan. Hori dena, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozeduran, goiburuan adierazitako horretan.
–Onartuak:
ORTIZ LUNA JENNIFER VANESSA
MUÑOZ GONZALO ANA MARÍA
–Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–Interesdunei 5 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Cintruenigon, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2516787