10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbitzaileen bi plaza, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Patronatuko burutzaren ebazpena, onesten duena izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbitzaileen bi plaza, lan-kontratu finkoduna, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2025eko uztailaren 23ko bilkuran hala erabakirik, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketa-zerbitzuetako langileen bi plaza, lan-kontratu finkodunak, lanaldi osokoak eta R32 eta R33 (erretiro partziala) zenbakiak dituztenak plantillan, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar daitezen, bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an.

Aurkeztutako eskabideak eta agiriak ikusita, eta eskabideak aurkezteko epea amaituta, bidezkoa da onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan. Hori dena, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozeduran, goiburuan adierazitako horretan.

–Onartuak:

POYALES NAVARRO MARÍA ÁNGELES

GARBAYO ECHEVERRÍA RUTH

EL HILALI GHIZLANE

ESPINO ARIZA CONCEPCIÓN

NAVARRO LIROZ LETICIA

YAHIAOUI MAMOUNI HASSNAA

MEZOUAR FAIZA

URBIOLA ROMERO MARÍA ROSARIO

PAZ BALBUENA MÍRI

PANIAGUA AYALA TANIA

SESMA LOZANO JULIA

ECHEVERRÍA JIMÉNEZ MARÍA PAZ

AMEZQUITA SALAZAR OLGA DOREY

MUÑOZ VELÁZQUEZ LUZ AMPARO

RUBIO RENGIFO DEINY MÓNICA

–Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Interesdunei 5 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Cintruenigon, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2516786