1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
230E/2025 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatuta, Mónica Domínguez Catena, Parte-hartzearen eta Sormenaren Bulegoko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen 12 j) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena (estatutu horiek azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).
Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Mónica Domínguez Catena, Parte-hartzearen eta Sormenaren Bulegoko burua (8704), eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2026ko urtarrilaren 18a izanen da burutzan arituko den azken eguna.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritzara eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 15ean.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José María Burgaleta Encina.
Iragarkiaren kodea: F2516618