1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

392E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatuta, Ekhiñe Pla Amigot Andrea, Europako Proiektuak Kudeatzeko Bulegoko burua.

Ekhiñe Pla Amigot andreak, Europako Proiektuak Kudeatzeko Bulegoko buruak, jakinarazi du uko egiten diola burutzan jarduteari, 2025eko abenduaren 22tik aurrerako ondorioekin.

Ekhiñe Pla Amigot andrea Programen Dinamizazioaren, Proiektu Estrategikoen eta Tokiko Agenden Bulegoko buru izendatu zuten, bitarte baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 3ko 268E/2024 Foru Aginduaren bidez.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 2025eko urtarrilaren 7ko 1/2025 Foru Aginduaren lehenengo xedapen gehigarriak, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 6ko 172E/2024 Foru Agindua (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onesten dituena), berretsi egin zuen haren izendapena, Programen Dinamizazioaren, Proiektu Estrategikoen eta Tokiko Agenden Bulegoaren izena aldatu zenean aurrerantzean Europako Proiektuak Kudeatzeko Bulegoa deitzeko.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ekhiñe Pla Amigot Andrea, Europako Proiektuak Kudeatzeko Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 15ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2516592