1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

EL VALLE VEGG SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA

Desegitea eta likidazioa

Bete beharrez ezarririk dagoena 14/2006 Foru Legearen 61. artikuluan eta Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 70. eta 71. artikuluetan, aditzera ematen da Valle Vegg sozietate kooperatiboko Batzar Orokor Bereziak, Mutiloan 2025eko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuela kooperatiba desegitea eta likidazio-aldia irekitzea, sozietate-izenari "likidazioko" gehituta. Erabaki horren arrazoia izan da bazkide-kopurua murriztu dela legezko gutxienekoaren azpitik eta sozietatearen jarduera geldirik dagoela.

Era berean, Alicia-Belén Cubillo Riesgo izendatu da likidatzaile, eta kargua onartu du. Haren helbidea, jakinarazpenetarako: Nuestra Señora del Rosario 11, 31699 Ilurdotz, Nafarroa.

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Mutiloan, 2025eko abenduaren 17an.–Likidatzailea, Alicia-Belén Cubillo Riesgo.

Iragarkiaren kodea: P2516869