2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.
Plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Tuteran, 2025eko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.
Iragarkiaren kodea: L2516792