1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean jartzen da, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Agoitzen, 2025eko abenduaren 16an.–Mankomunitateko burua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2516605