1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2026ko aurrekontuaren eta plantilla organikoaren hasierako onespenean

Akats bat atzeman da 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialeko (abenduaren 22koa) argitalpenean, argitaratzen duen toki-erakundeari dagokionez, eta honako honen bidez zuzentzen da, honela:

Hau dioen tokian:

"Andosillako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Andosillan, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona".

Honela behar du:

"Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek horiek aztertzen ahalko dituzte, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

San Adrianen, 2025eko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri".

2025eko abenduaren 22an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2516973