1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Haur-eskolan jantoki zerbitzua emateko prezio publikoen araua. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2025eko urriaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur zendeako haur-eskolan jantoki zerbitzua emateko prezio publikoen araua.

Iragarkia argitaratu zen 2025eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Horren ondotik jendaurreko aldia iragan da, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Jarraian aldaketaren testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gazolatzen, 2025eko abenduaren 9an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ZIZUR ZENDEAKO HAUR-ESKOLAN JANTOKI ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOEN ARAUA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Zizur Zendeako Udalaren haur-eskolako zerbitzua erabiltzen duten ikasleen guraso-erantzukizuna, tutoretza edo zaintza beren gain dutenak daude behartuta zerbitzu horri dagokion prezio publikoa ordaintzera.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Prezio publikoa hilero ordainduko da, hilabete osoagatik. Salbuespena izanen dira uztaileko eta iraileko kuotak. Izan ere, hilabete horietan, udal-zerbitzua zenbat egunez ematen den, egun horien arabera hainbanatuko da, dagokion ikasturteko egutegiari jarraikiz.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. Nafarroako Gobernuak bere titulartasuneko haur-eskoletarako urte eta ikasturte bakoitzean onesten dituen tarifak aplikatuko dira.

5. artikulua. Tarifak zehazteko oinarritzat hartuko dira familia-unitateko kide guztiek eskuratzen dituzten diru-sarrerak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenean familia-unitateari dagokion likidazio-oinarriak adierazten ditu familiaren diru-sarrerak. Gerta liteke familia-unitate batzuen diru-sarrerak larriki murriztu izana, eta hortik ondorioztatzea murrizketa horrek likidazio-oinarri txikiagoa ekarriko duela uneko urteko aitorpenean. Kasu horretan, eta salbuespen gisa, egoera ekonomiko berriari dagozkion diru-sarrerak baloratzen ahalko dira. Dena den, horretarako, eskatu egin beharko da, eta murrizketa horren arrazoia egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu.

Familia-unitateak ez badu egin behar Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenik, hori egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko du, bai eta errentak edo diru-sarrerak jasotzen dituela justifikatzen duen dokumentazioa eta bestelako datu fiskalak ere. Azken buruan, diru-sarreren zinpeko deklarazio bat aurkezten ahalko da, eta horrekin batera, familia-unitatearen egoera sozioekonomikoa frogatzen duen txosten sozial bat.

6. artikulua. Hilabeteko tarifak eranskinean ezarrita daude; familiako per capita errentaren arabera aplikatuko dira.

Aplikatzeko tarifa zehazteari dagokionez, urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenean familia unitateak izan duen likidazio-oinarria edo familiaren diru-sarrera frogatuak zati ikasturtea hasten den unean familia-unitateak dituen kide guztiak.

Aitaren eta amaren errenta-aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia dagoenean, edo ezkontzaz kanpoko seme-alabarendako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta jagoletza duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren likidazio-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

Haurrak arrisku psikosozialeko faktoreen mende edo pobrezia larrian badaude, ez da ezer ordaindu beharko jantoki zerbitzuagatik. Familia-unitatean esku hartzen ari diren zerbitzuen sareko lanaren testuinguruan zehaztuko dira inguruabar horiek.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena aurkezten ez dutenek edo familiaren diru-sarrerak justifikatzen ez dituztenek hileko gehieneko tarifa ordaindu beharko dute.

7. artikulua. Aplikatu diren tarifak ezin izanen dira ikasturte barnean berrikusi ezta aldatu ere.

8. artikulua. Bi anai-arreba edo gehiago ari badira jantokia erabiltzen, lehenbizikoaren tarifa familia-unitatearen diru-sarreren arabera ezarriko da, eta gainerakoei, berriz, gutxieneko tarifak kobratuko zaizkie.

9. artikulua. Jantokian matrikulaturiko haur guztiek ordaindu beharko dute tarifa, nahiz eta justifikatutako arrazoiak tarteko, eskolara joan ez. Matrikula egiteak behartzen du ikastetxera etortzera eta ikasturteko hamar hileroko eta erdi ordaintzera, borondatezko bajetan izan ezik. Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak. Hilekoa ordainduko da matrikula formalizatzen den hilabetetik aurrera. Hala ere, matrikula egiten bada hilaren 15etik aurrera (egun hori barne), lehen hileko ordainketa izanen da hileko tarifaren %50.

Borondatezko bajetan, baja hori gertatzen den hilabeteko kuota osoa ordaindu beharko da. Haur eskolan baja hartzeko eskaerak idatziz aurkeztu beharko dira, ikastetxeko zuzendaritzak emaniko inprimaki baten bidez.

Haurrak matrikula egina badu eskolan baina ezin bada joan arrazoi justifikatu bat dela eta, plaza gordeko zaio, behar den denborarako. Betiere, agiri bidez frogatu beharko da dena delako kausa, eta dagokion prezioa ordaindu. Zizur Zendeako Udaleko alkateak du eskumena erabakitzeko alegatutako arrazoia justifikatua den ala ez eta ezartzeko zenbat denboraz gordeko den plaza. Horretarako, erabaki bat emanen du, eta dagokionean komunikatuko dio familiari. Eskolara ez joateko arrazoia desagertu ondoren haurra eskolara itzultzen ez bada, baja emanen zaio, hileko kuotak kobratzeari utziko zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio plaza.

10. artikulua. Ordaindu gabeko kuotak premiamendu-prozeduraren bidez erreklamatuko dira.

TARIFEN ERANSKINA

Zizur zendeako haur-eskolako erabiltzaile bakoitzari jantoki zerbitzua baliatzeagatik aplikatuko zaion hileko tarifa izanen da Nafarroako Gobernuak, dagokion ikasturtean ezarritako berbera, 0-3 urte bitarteko bere Haur Hezkuntzako Eskoletarako.

2025-2026 ikasturteko tarifak

Familia arruntak.

15.000 eurotik gorako errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 95 euro.

12.400,01 eta 15.000,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 95 euro.

10.700,01 eta 12.400,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 95 euro.

9.300,01 eta 10.700,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 95 euro.

7.980,01 eta 9.300,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 84 euro.

6.650,01 eta 7.980,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 84 euro.

5.500,01 eta 6.650,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 66 euro.

4.500,01 eta 5.500,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 58 euro.

3.350,01 eta 4.500,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 56 euro.

3.350,01 eurotik beherako errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 52 euro.

Guraso bakarreko familiak.

15.000 eurotik gorako errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 84 euro.

12.400,01 eta 15.000,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 84 euro.

10.700,01 eta 12.400,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 84 euro.

9.300,01 eta 10.700,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 84 euro.

7.980,01 eta 9.300,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 66 euro.

6.650,01 eta 7.980,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 66 euro.

5.500,01 eta 6.650,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 52 euro.

4.500,01 eta 5.500,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 42 euro.

3.350,01 eta 4.500,00 euro arteko errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 32 euro.

3.350,01 eurotik beherako errenta-tarteak. Jantokiko tarifa: 25 euro.

Iragarkiaren kodea: L2516076