1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Zerga-tasak, tasak eta prezioak 2026rako

Udalak, 2025eko azaroaren 26ko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen erregelamenduzko quorumarekin:

1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2026.urterako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurren gaineko kontribuzioa (kuota bateratua): katastroko balio berri eta garbien %0,25.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren %3 (exekuzio materialaren aurrekontua).

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: indarrean dauden indizeak eta tasa mantenduko dira.

2. Ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak 2026 urterako:

2.1. Ur horniduraren kuota finkoaren bigarren tarifa 1,5 izatetik 3ra pasatzen da eta saneamenduko kuota finkoa 2tik 3ra pasatzen da.

Hargune edo lotunearen tasak eta erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapenako tasa dauden prezioetan mantentzen dira.

2.2. Horniduraren kuota aldakorra:

–A-1 tarifa: Etxeko erabilerarako hornidura:

  • 10 metro kubiko bitarte: 4,00 euro.
  • 11tik 60 metro kubiko bitarte: 0,40 euro/m³.
  • 61etik 80 metro kubiko bitarte: 0,45 euro/m³.
  • 81etik 120 metro kubiko bitarte: 0,85 euro/m³.
  • 120 metro kubikotik goiti: 1,30 euro/m³.

–A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko:

  • 650 metro kubiko bitarte: 0,40 euro/m³.
  • 651tik 2.000 metro kubiko bitarte: 1,00 euro/m³.
  • 2001etik 5.000 metro kubiko bitarte: 1,43 euro/m³.
  • 5.000 metro kubikotik goiti: 1,62 euro/m³.

–A-3 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,11 euro/m³.

3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantentzea 2026 urterako: 70,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,05 indizea ezartzea.

5. Zubietako Errota izeneko ekomuseora sartzeko kuotak mantentzea 2026 urterako:

–Helduak: 3,00 euro/lagun.

–15 lagun baino gehiagoko taldeak. 1,50 euro/lagun.

–Eskolako umeak, ikasleak eta erretiratuak: 1,50 euro/lagun.

–Umeak, 8 urte bitartekoak eta taldean ez doazenak: dohainik.

6. Kolunbarioak: Zubietako hilerria erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera ezarritako prezioak.

7. Postuak eta barrakak: herriko bestetan, abuztuaren 15etik 18ra, 40 euro. Tiropitxona, txurreria eta bestelakoak herriko bestetan, abuztuaren 15etik 18ra, 100 euro.

8. Estalpea erabiltzeagatik: bost euro eguneko. Sukaldearekin hiru tasa hauen gehiketa aplikatuko da: erabilera tasa, gehi tasa finkoa 20 eurokoa, gehi tasa aldakorra, lagun bakoitzeko 2 euro. Egurra erabili nahi bada, bakoitzak berea eraman beharko du.

9. Erabaki honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

10. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira, (administrazioarekikoa edota aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Zubietan, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2515798