1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Ordenantza honen erabateko deuseztasuna deklaratzea: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak

Urrozko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko abenduaren 9an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

"2025eko ekainaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, erabaki zen hasiera ematea ofiziozko berrikuspen espediente bati, honako honen erabateko deuseztasuna dela eta: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak.

Iragarkia argitaratu zen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta ez zen aurkeztu haren aurkako alegaziorik.

Ikusi da 2025eko abuztuaren 26ko txosten juridikoa.

Ikusi da 2025eko irailaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez espedientea igorri baitzitzaion Nafarroako Kontseiluari, eman dezan nahitaezko irizpena.

Ikusi da Nafarroako Kontseiluaren 2025eko abenduaren 1eko irizpena, zeinean ondorioztatzen baita zilegi dela ordenantzaren ofiziozko berrikuspena egitea, haren erabateko deuseztasuna dela eta.

ERABAKITZEN DA:

1.–Ordenantza honen erabateko deuseztasuna deklaratzea: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak. Deuseztasunak ondorioak sortuko ditu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.

2.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, herritarrek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Urrozen, 2025eko abenduaren 9an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2516093