2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Hiri-jarduketarako plan berezia, S-4 sektoreko URI-3 unitatean eta UT4 unitateko 3. poligonoko 1827. eta 1828. lurzatietan. Hasierako onespena
San Adriango alkate udalburuak, Alkatetzaren 2025eko abenduaren 9ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Logigalán 2004 SLUk sustaturik. Haren bidez aldatu nahi dira San Adriango Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko URI-3 unitatearen eta UT4 unitateko 3. poligonoko 1827. eta 1828. lurzatien hirigintza-determinazioak.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
San Adrianen, 2025eko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2516086