2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Plangintzako hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 152. lurzatian. Jendaurrean jartzea
Olorizko Udalak 2025eko abenduaren 11ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi da plangintzako hirigintza-hitzarmen bat 3. poligonoko 152. lurzatiari dagokionez, Olorizko Udalaren eta Fernando Larraiotz Pérezen artekoa, hura lurzati horren jabea baita. (19/2025 espedientea).
Erabakia jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 24 artikuluan xedatutakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.
Oloritzen, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2516413