1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Akats zuzenketa, herriko mendiko pistetatik ibiltzeko eta herri-lurretan eroritako arbolak aprobetxatzeko baimenen ezeztapenean

Olaztiko alkateak, 2025eko abenduaren 9an emandako 408/2025 Ebazpenaren bidez,

AGINTZEN DU:

248660M espedienteko dokumentaziotik datorren egitatezko akatsa zuzentzea eta, hortaz, Jose Miquel Ezquer Trabancaren izena kentzea ezeztatutako baimenen zerrendatik (alkatearen 2025eko urriaren 1eko 347 Ebazpenean dago zerrenda), eta baimena atzera itzultzea. Hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Zuzenketa hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta ediktua paratzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, adieraziz zer errekurtso jartzen ahal diren haren aurka.

Ebazpena igortzea interesdunari, adieraziz zer errekurtso jartzen ahal diren haren aurka, eta ebazpenaren berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Udalaren ediktuen taulan eta web-orrian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia Udalaren ediktuen taulan eta web-orrian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Udalaren ediktuen taulan eta web-orrian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Olaztin, 2025eko abenduaren 9an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2516110