2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Aldaketa Udalbatzako kideendako ordainsarietan
Iturengo Udalak, 2025eko azaroaren 26an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik zer xedatzen duen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioaz eta ordainsariez, eta jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zehazki 13. artikuluari.
Aho batez erabakitzen da:
Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsarien araubidea aldatzea, honela:
–Dedikazio partzialik gabeko kideak: 120 euro, Udaleko osoko bilkura bakoitzera benetan bertaratzeagatik eta 70 euro komisioetan parte hartzeagatik.
–Karguan aritzean sortutako gastu efektiboen kalte-ordainak agiri bidez justifikatu beharko dira. Norberaren ibilgailuan egindako bidaia-gastuengatik, urtero onartzen diren administrazio publikoko langileen ordainsarietan ezarritakoaren arabera ordainduko da.
Bigarrena.–Adieraztea zenbateko horiei aplikatuko zaiela egoki den atxikipena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta, indarra duen legeriaren arabera.
Iturenen, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2516449