2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2026ko udal tasen eta prezio publikoen tarifak
Goizuetako Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, akordio hau onartu zuen:
1) 2026. urterako jarraian adierazten diren udal tasa eta prezio publikoen tarifen eranskina onartzea, 2025eko baldintza berberetan:
–Saneamendu kanona: Nilsak 2026rako jartzen duen tarifa.
–Belar tasa eta zakurrak: 2025. urteko kuota aplikatuko da.
–Udal retroeskabadora erabiltzeagatiko prezio publikoa: 2025. urteko kuota aplikatuko da, 122 euro/eguneko gehi erregaia.
–Herri-lurren aprobetxamendu tasa: 2025. urteko kuota aplikatuko da, 2 euro/hektareako.
–Udal gimnasioaren erabilera: 2025. urteko kuota aplikatuko da, pertsona bakoitzeko 25 euro urteko.
–Udal lokalen erabilera tasa, 2025. urteko berdina aplikatuko da:
- Lokalaren erabilera eguneko 3 ordu baino gutxiagokoa denean, eguneko 5 euro.
- Lokalaren erabilera eguneko 3 ordu baino gehiago denean, eguneko 10 euro.
–Ur horniduraren tasa: 2025. urteko berdina aplikatuko da:
- Urteko prezioa, etxeko tarifa: 60,67 euro.
- Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 121,27 euro.
–Udal hilerriaren erabilera tasa:
a) Lurrean ehorztea:
- Goizuetan erroldatuak: 732,05 euro (hildako momentuan herrian erroldatua egon behar du; errolda agiriaren bidez egiaztatuko da).
- Goizuetan ez erroldatuak: 915,06 euro.
b) Errautsak kolunbarioan:
- Goizuetan erroldatuak: 242,00 euro (hildako momentuan herrian erroldatua egon behar du; errolda agiriaren bidez egiaztatuko da).
- Goizuetan ez erroldatuak: 302,50 euro.
c) Errautsak lurrean:
- Goizuetan erroldatuak: 242,00 euro (hildako momentuan herrian erroldatua egon behar du; errolda agiriaren bidez egiaztatuko da).
- Goizuetan ez erroldatuak: 302,50 euro
d) Lurpetik ateratzea:
- Goizuetan erroldatuak: 732,05 euro (hildako momentuan herrian erroldatua egon behar du; errolda agiriaren bidez egiaztatuko da).
- Goizuetan ez erroldatuak: 915,06 euro.
e) Kolunbariotik ateratzea:
- Goizuetan erroldatuak: 266,20 euro (hildako momentuan herrian erroldatua egon behar du; errolda agiriaren bidez egiaztatuko da).
- Goizuetan ez erroldatuak: 332,75 euro.
f) Errautsak lurretik ateratzea:
- Goizuetan erroldatuak: 242,00 euro (hildako momentuan herrian erroldatua egon behar du; errolda agiriaren bidez egiaztatuko da).
- Goizuetan ez erroldatuak: 302,50 euro.
g) Hilerriko beste zerbitzu batzuk: ematen den zerbitzuaren kostua kobratuko da; lana egiten duen enpresak kobratzen duena ordaindu beharko da.
- Agiriak eman eta tramitatzeko tasak: 2025. urteko berdinak aplikatuko dira.
2) Erabaki honek 2026 urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3) Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Goizuetan, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2515834