1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2025eko abenduaren 12an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalaren 10. eta 12. artikuluak eta prezio publikoen II. eta III. eranskinak.

Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garinoainen, 2025eko abenduaren 13an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2516552