1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ordenantza, oinarriak arautzen dituena larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei laguntza ekonomikoak emateko banakako ebaluazioaren araubidean. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2025eko abenduaren 12an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Larrialdi sozialean dauden Garinoaingo pertsonei eta/edo familiei banakako ebaluazioaren araubidean laguntza ekonomikoak emateko oinarriak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garinoainen, 2025eko abenduaren 13an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2516484