1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Galarko Udalak, 2025eko abenduaren 12an egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2026rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

–Zergak:

  • Lurraren kontribuzioa: ehuneko 0,215eko tasa.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko indizea.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarentzat tasa %5 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako koefienteak aplikatzea.

–Tasak:

  • Indarrean dauden gainerako tasak eta prezio publikoak bere horretan gelditzen dira.

Getze Galarren, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2516508