2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
2026rako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak behin betiko onartzea
Etxalarko Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026rako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Iragarkia 2025eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 7an.
Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lehena.–Ondoko karga-tasak, indizeak eta koefizienteak onetsi dira 2026rako:
1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,26.
1.2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3,5.
1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxieneko udal indizea: 1,10.
1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:
–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.
–Karga-tasa: %15.
Bigarrena.–Zerga-tasa hauek 2026ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak izango dituzte.
Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Foru Lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Etxalarren, 2025eko azaroaren 27an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.
Iragarkiaren kodea: L2515778