1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2026rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2025eko abenduaren 12an eginiko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi ditu 2026an indarrean egonen diren zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Corellan, 2025eko abenduaren 12an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2516487