2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2025ean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 874892.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/874892).
Castejongo Udalak 2025eko azaroaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakia.
Deialdi honen xedea da ezartzea zer araubide erabiliko den dirulaguntzak emateko, norgehiagokako prozeduraren bidez, Castejongo udalerrian, 2025. urtean, kirol jarduerak egin dituzten irabazi-asmorik gabeko talde/elkarteei. Deialdiak 16.500,00 euroko zuzkidura du, eta Castejongo Udalaren gastuen aurrekontuko 1-33400-4820000 partidari egotziko zaio.
Castejonen, 2025eko abenduaren 12an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2516489