1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Deialdia, 2025ean dirulaguntzak emateko arte eta kultur jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko talde/elkarteei. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 874870.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/874870).

Castejongo Udalaren 2025eko Osoko Bilkuraren erabakia.

Deialdi honen xedea da ezartzea zer araubide erabiliko den dirulaguntzak emateko, norgehiagokako prozeduraren bidez, Castejongo udalerrian, 2025. urtean, arte eta kultur jarduerak egin dituzten irabazi asmorik gabeko talde/elkarteei. Deialdiak 20.649,36 euroko dotazioa du, eta Castejongo Udalaren gastuen aurrekontuko 1-32000-4820000 partidari egotziko zaio.

Castejonen, 2025eko abenduaren 12an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2516488