1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Karga-tasak eta ordenantza fiskalak 2026rako

Caparrosoko Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen tributu bidezko diru-sarrerak, prezio publikoak eta ordenantza fiskalak, indarrean jarriko direnak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 14an. Espedientea 30 egun baliodunez izan zen jendaurrean.

Epe horretan ez zen alegaziorik jaso.

Hortaz, jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira espedienteak, eta agindu da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Onetsitako zenbateko eta prezio guztiak indarrean jarriko dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ONETSITAKO KARGA-TASAK ETA ORDENANTZA FISKALAK

I.–Lurraren kontribuzioa.

%0,30eko karga-tasa bakarra, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastro-balioaren gainean.

II.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

%4ko karga-tasa mantentzen da.

Eusten zaie ordenantza arautzailean indarrean dauden hobari hauei:

"Hobariak.

3 bis artikulua. Kuotaren %10eko hobaria ezartzen da eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergan, jada badauden eraikinetan, baldin jartzen badituzte eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako sistemak, betiere autokontsumorako instalazioak badira. Ez da hobari hori aplikatuko, baldin eta betebehar hori badute Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera.

Hobari hori aplikatzeko, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioek edukitzea administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak, eta instalazioa autokontsumorako izatea.

Hobari hori eskatu egin behar da, eta alkateak erabakiko du ematea, aldez aurretik subjektu pasiboak eskatuta.

Eskabideak udal honetan aurkeztuko dira, horretarako inprimakiak betez, eta, horrekin batera, aurkeztuko da obra-lizentziaren eskabidea, eta onetsi aurretik txosten teknikoa beharko dute".

III.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

1,1eko indizea.

IV.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2026rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean, urtero zehazten den legezko gehieneko zenbatekoa, jarraituz legearen 175.2 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Karga-tasa berdin mantentzen da, honako hau tarte bakoitzerako:

SORTZEALDIA

KARGA-TASA

20 urte edo hortik gora

%8

19 urte

%8

18 urte

%8

17 urte

%8

16 urte

%25

15 urte

%25

14 urte

%25

13 urte

%25

12 urte

%25

11 urte

%25

10 urte

%25

9 urte

%25

8 urte

%25

7 urte

%25

6 urte

%25

5 urte

%25

4 urte

%25

3 urte

%25

2 urte

%25

1 urte

%25

Urtebetetik behera

%25

V.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Mantentzen dira ordenantza arautzailean onetsitako honako hobari hauek, zergaren kuotaren gainean, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluko 4. apartatuari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

a) %50eko hobaria "EKO ibilgailuetarako".

b) %100eko hobaria "0 emisioko ibilgailuetarako".

VI.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Caparrosoko Udalaren hilerriko zerbitzuak egiteko.

Behin betiko onesten dira tasa hauek:

a) b) c)Lurperatze, ehorzketa, berrehorzketa eta desobiratze zerbitzuak:

Nitxoan ehorztea: 20 euro.

Panteoian ehorztea: 40 euro.

Lurrean ehorztea: 250 euro.

Errautsen ehorzketa: 20 euro.

Nitxo-kaperan ehorztea: 20 euro.

Hondakinen kaxa: 18 euro.

Panteoiak edo nitxoak irekitzea: 20 euro.

d) Gorpuzkiak lekuz aldatzeko zerbitzua:

Panteoira: 40 euro.

Nitxora: 20 euro.

Kaperara: 20 euro.

e) Kontzesioak:

Nitxoen kontzesioa: 870 euro/99 urte.

Lur kontzesioa: 1.134 euro/99 urte.

Kolunbarioaren kontzesioa: 205 euro/99 urte.

VII.–Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena aprobetxamendu bereziak egin daitezen eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

Behin betiko onesten dira tasa hauek:

I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak:

I.1.–Azoka txikiak, metro lineal edo zati bakoitza:

–Saltoki finkoak: 2 euro/metroa/eguna.

–Saltoki ez-finkoak: 2 euro/metroa/eguna.

Zenbateko hauek hasierako preziotzat hartzen dira. Adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

I.2.–Karabanak, atoiak eta, orobat, automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen esan nahi baimena badenik. Egun edo zati bakoitzeko: 9 euro eguneko.

I.3.–Ostatu-ibilgailuak:

Zenbateko hau kobratuko da baldin instalaziorako tokia ez bada enkante bidez adjudikatu.

Egunean: 40 euro.

I.4.–Okupatzea, obrengatik:

Eremu publikoko lurzorua okupatzea, jartzeko obretako materialak, aldamioak, garabiak eta abar, horien neurriak edozein izanik ere: 6,00 euro eguneko.

Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu behar denean, lehen 6 hilabeteetan: 13,00 euro eguneko.

Lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu behar denean, 7. hilabetetik aurrera: 20,00 euro eguneko.

I.5.–Arrapalekin eta/edo sarbidea bermatzeko elementuekin okupatzea: 25 euro, metro koadroko edo zatiko eta urteko edo zatiko.

I.6.–Mahai, aulki edo bestelako elementuekin okupatzea Udalak karpekin edo toldoekin estalitako lurzoru publikoa: 25 euro metro koadro bakoitzeko, edo 25 euro mahai batez eta lau aulkiz osatutako multzo bakoitzeko.

VIII.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko, eta merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko.

Behin betiko onesten dira tasa hauek:

–Altako tarifa: 50 euro (plakaren kostua).

–Urteko tarifa orokorra: 25 euro/metro lineala/urtea.

–Erkidegoetako sarreren urteko tarifa: 25 euro/metro lineala/urtea.

–Merkataritza-lokalen tarifa: 20 euro/metro lineala/urtea.

–Zamalanetako tarifak: urteko tarifa, 10 euro metro lineal bakoitzeko, urtean. Eta alta emateko tarifa bat, izanen dena indarrean dagoen araudiaren arabera egin beharreko seinaleztapenaren kostua.

IX.–Ordenantza, arautzen duena terraza eta beladoreak ezartzea eta erabiltzea.

Behin betiko onesten dira tasa hauek:

–I. epigrafea.–Terrazak okupatzea mahai eta aulkiekin: 25 euro, mahai eta denboraldi bakoitzeko.

–II. epigrafea.–Beladoreekin okupatzea: 7 euro, metro koadro eta denboraldi bakoitzeko.

–III. epigrafea.–Lurzorua terrazarekin okupatzea gazteriaren festetan eta herriko festetan: Tarifa bakarra, 100 euro urtean.

–IV. epigrafea.–Herriko festetan eta gazteriaren festetan baimendutako mahaien eta aulkien kopurua halako bi baino gehiago jartzen badira terrazan, 5 euro erantsiko zaizkio tarifari aparteko mahai bakoitzeko.

X.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena lizentziak emateko, hirigintzan bestelako jarduketak egiteko eta kontroleko jarduera administratiboak egiteko.

Behin betiko onesten dira tasa hauek:

–1. epigrafea: (Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetua, 2018ko abenduaren 17an emandako 2190 Ebazpenaren bidez; 18-0174 gora jotzeko errek.).

–2 epigrafea: (Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetua).

–3 epigrafea: Lizentzia eskatu beharrean erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denean, edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denean, obra-lizentziak ematea edo kontrolatzeko administrazio jarduerak egitea:

  • 3.1 azpiepigrafea: Obra gauzatzeko aurrekontua 15.025,30 eurokoa edo txikiagoa duten obretan, 33,20 euroko tasa.
  • 3.2 azpiepigrafea: Aipatutako 3.1 azpiepigrafean biltzen ez diren obretan, honela kalkulatuko da tasa: zerga-oinarriari (obra gauzatzeko aurrekontua, ordenantza honen 12. artikuluari jarraituz) %0,2198ko karga-tasa aplikatzea.

–4 epigrafea: Bereizteko, banantzeko edo eransteko lizentziak ematea: 100,00 euro.

–5. epigrafea: Eraikinak edo lokalak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziak. Honela kalkulatuko da kuota: metro eraikiak x 0,449 euro/metro koadro eraiki. (Zerga-oinarria: metro koadro eraikiak x 0,449 euroko tasa metro koadro bakoitzeko).

XI.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena irekiera-lizentzietarako edo kontroleko jarduera administratiboetarako.

Behin betiko onesten dira tasa hauek:

1.–Establezimenduak berritik jartzea: 100,00 euro.

2.–Lokala tokiz aldatzea: Ordainduko da berritik jartzen diren establezimenduen tasaren %50.

3.–Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak:

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, ordainduko dira berritik jartzen diren establezimenduen tarifa berak.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, ordainduko da honako bi hauen arteko aldea: jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jardueraren kuotaren artean dagoen aldea, gutxienez 6,01 euro.

4.–Negozioko titulartasun aldaketa, lagapen edo eskualdaketengatik berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa berak izanen dira, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean egiten denean salbu, kasu horretan 12,02 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.

XII.–Ordenantza, tasak arautzen dituena espedienteak eta agiriak egiteko eta izapidetzeko:

Behin betiko onesten dira tasa hauek:

–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,25 euro.

–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,50 euro.

–Agiriak konpultsatzea: 0,50 euro/orria.

–Faxa: 0.50.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Erroldatze agiriak: 1,00 euro.

–Ziurtagiri historikoak: 3 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 1 euro.

–Katastroko orriak: 1 euro.

XIII.–Animalia arriskutsuen lizentzia emateko tasak.

Behin betiko onesten dira tasa hauek:

–33 euroko tasa.

XIV.–0-3 urtekoen eskolako tasa.

Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

XV.–Ordenantza, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat.

Mantentzen dira 4. artikulua (Oinarriak, tasak, eta tributu-kuotak) eta tarifen eta baliokidetasunen eranskinak. Horiek guztiak 2025eko maiatzaren 8ko osoko bilkuran onetsi ziren, eta 2025eko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 14an.

Iragarkiaren kodea: L2515773