1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026an indarrean izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2026ko ekitaldirako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan eta aipatutako legeetan ezarritakoa bete beharrez.

Berriobeitin, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2516523