1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Tokiko Gobernu Batzarrari Alkatetzaren kontratazio publikoaren arloan eskuordetutako eskumena errebokatzea

Alkatetzaren 2025eko abenduaren 9ko Ebazpena, zeinaren bidez errebokatzen baita Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio publikoaren arloan eskuordetutako eskumena.

Alkatetzaren ekainaren 22ko 505/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 21ean), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion eskumen batzuk, besteak beste Alkatetzaren eskudantzia hau:

–Kontratazioaren arloan, azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakian Alkatetzari esleitutako eskumenak (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea), salbu eta 15.000 euro bitarteko kontratazioak, hornidura eta zerbitzuetarako badira, eta 40.000 euro bitartekoak, aldiz, obretarako badira.

Ikusirik betetzen direla Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumen hori errebokatzeko inguruabarrak, batez ere espedienteen izapidetzean gertatzen den atzerapena, ekar ditzakeena epeak ez betetzea horiek izapidetzean eta/edo herritarrentzako kalteak, eta atzerapen hori saihestuko litzatekeela baldin erabakiak Alkatetzaren ebazpen bidez hartzen badira.

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluarekin (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 9.6 artikuluekin, eta aintzat hartuz legez ematen zaizkidan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Errebokatzea Alkatetzak 2023ko ekainaren 22an eman zuen 505/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordeturiko kontratazioaren arloko eskumena, eta Udalaren Alkatetzak berriz bereganatzea, bera izanik haien organo eskuordetzailea.

Bigarrena.–Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, jarraikiz Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari, eta iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan ere jartzea; dena den, bereganatzeak indarra izanen du ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Tokiko Gobernu Batzarreko kideei eta Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.

Berriobeitin, 2025eko abenduaren 9an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2516107