1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2026-2027 ikasturterako

Barañaingo Udalak, 2025eko irailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2026-2027 ikasturterako.

Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, bai eta Barañaingo Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez duenez aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtu, eta haren testu osoa argitaratzen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat:

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2025eko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

LUIS MORONDO MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOAK 2026-2027 IKASTURTERAKO

MATRIKULA

ERROLDATUAK

(eurotan)

ERROLDATU GABEAK

(eurotan)

7 urtetik gorakoak

516,00

775,00

2. instrumentua

362,00

544,00

4 eta 5 urte

160,00

291,00

6 urte

248,00

450,00

Familia-nukleoan egiten den 3. matrikulatik aurrera

%50eko deskontua

zenbateko txikieneko matrikulan

%50eko deskontua

zenbateko txikieneko matrikulan

Musika Eskolak antolatutako ikastaroak, 5 hilabete ingurukoak

60,00

(60 urtetik gorakoak, doan)

100,00

Taldea bakarrik

Matrikula hauek zuzendaritzaren baimena beharko dute, eta egiten ahalko dira baldin ikasleak bere instrumentu-espezialitateko maila guztiak amaitu baditu soilik.

Taldeak

154,00

204,00

IKASGELEN ALOKAIRUA

ERROLDATUAK

(eurotan)

ERROLDATU GABEAK

(eurotan)

Astean 3 ordu bitarte

99,00

137,00

Astean 3 ordutik 6ra bitarte

127,00

174,00

Astean 6 ordutik 10era bitarte

170,00

232,00

INSTRUMENTUAK MAILEGATZEA

ZENBATEKOA (eurotan)

Alokairua

50,00

ARROPAK

ZENBATEKOA (eurotan)

Fidantza

25,00

LANGILEEN PLAZAK BETETZEKO DEIALDIAK IZAPIDETZEA

ZENBATEKOA (eurotan)

Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten plazetarako

23,96

Gainerako plazetarako

11,98

–Ordainagiriren bat itzultzen bada, kudeaketaren eta itzulketaren gastuak kobratuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2515824