1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

PAMPLONA

Deialdia, Udaleko gizarte hezitzailearen 19 plaza gehienez ere barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko abenduaren 17an egindako bilkuran:

Amaitu da Iruñeko Udaleko gizarte-hezitzailearen 19 plaza barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua. Hala, Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko apirilaren 16an emandako ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin bat -2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8koan, argitaratua-, bat etorrita deialdiaren hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren15.6 artikuluan xedatutakoa,

ERABAKITZEN DA:

1. Gizarte-hezitzailearen lanposturako izendatzea jarraian zerrendatzen diren pertsonak, eta plaza hauek esleitzea:

IZANGAIA

ESLEITUTAKO PLAZA

María Belén Minondo Verdu

1-214000-14

Ana María Huici Fernández

1-214000-21

Fernando Santamaría Recarte

1-214000-15

María Dolores Francés Mellado

1-214000-22

María Concepción Urdaniz Fonseca

1-214000-8

Susana Sánchez Ochandiano

1-214000-18

Pedro María Viguria Sánchez

1-214000-10

David Soberanas Carmona

1-214000-11

Asunción Domínguez Bueno

1-214000-16

Zoraida Goñi Arroyo

1-214000-2

Beatriz Napal Alfaro

1-214000-7

Ana Isabel Aragonés Martínez

1-214000-5

María Pilar Arraiz Marmaun

1-214000-6

María José Lizarraga Garciandia

1-214000-3

Arantxa Vega Oses

1-214000-12

María Iciar Lizaur Andueza

1-214000-4

Izendatutako izangaiak B mailakoak izanen dira, plazaren jabetza hartu eta egun horretatik aitzina, eta lehen betetzen zituzten plazak automatikoki amortizatuko dira.

Maila-igoera honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, igoera egin aurretik langileak zuen araubide juridikoa (funtzionarioena edo lan-araubidekoa) aldatzea.

2. Agintzea izendatutako izangaiek 2026ko urtarrilaren 9an hartu beharko dutela plazen jabetza.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko azaroaren 17an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2516640