2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa. Izendapen-proposamena
Deialdiko kalifikazio epaimahaiak (deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa) Laura Maria Pérez Ramírez izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Cortesen, 2025eko abenduaren 12an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2516476