1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
458E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Irene Martínez García andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariorde izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, zeinak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta gerora zenbaitetan aldatu baitira, 20.1 artikuluan ezartzen dute Osasun Departamentuko titularraren foru aginduz izendatu eta kargutik kenduko direla organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINTZEN DUT:
1. Irene Martínez García andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariorde izendatzea, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2516553