Iragarkia
1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
Deialdia, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), oposizio-lehiaketaren bidez
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abenduaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), oposizio-lehiaketaren bidez, jardun dezan Oltza Zendeako Udalean, lan-araubide finkoan.
Honako arau hauek beteko dira hautapen-prozesu honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina); ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), ekainaren 4ko 7/2025 Foru Legea (foru lege horren bidez onetsi ziren langileen arloko aparteko eta premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko Nafarroako administrazio publikoetan); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.
Deialdi honen eta beronen oinarrien aurka, interesdunek aurkez ditzakete 11. oinarrian jasotzen diren errekurtsoak.
Oltza zendean, 2025eko abenduaren 5ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
DEIALDIA, BETE DADIN ADMINISTRARI-OFIZIALEN PLAZA BAT (KONTZEJUAK - ERREGISTRO ZIBILA - ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA), LAN-ARAUBIDE FINKOAN, OPOSIZIO-LEHIAKETAREN BIDEZ
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da betetzea administrari-ofizialen plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), oposizio-lehiaketaren bidez, jardun dezan Oltza Zendeako Udalean, lan-araubide finkoan.
1.2. Plaza hutsa Udaleko plantilla organikoan dago: 14 zenbakia duen plaza.
1.3. Hautaprobak gainditu ondoan, deialdi honetako plazak betetzeko izendatzen den langilea sartuko da C mailan edo taldean, eta jasoko ditu dagozkion ordainsariak, hots, ezarrita daudenak uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan, orokorrean, eta Oltza Zendeako Udalean aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoak.
1.4. Lanaldi osoan jardun beharko da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.
1.5. Plaza lortzen duten izangaiak lan-kontratudun finko bilakatuko dira, eta izanen dituzte Oltza Zendeako Udaleko langileentzat egungo xedapenetan zehazten diren eskubide eta betebehar guztiak.
1.6. Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek eratu nahi dira, hautapen-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, jarraikiz 9. oinarriari, aldi baterako lan kontratuak egiteko:
a) Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.
1.7. Izangaiak, hautaprobak gainditu eta deialdi honetako lanpostuan aritzeko izendatu ondoan, sartuko dira Oltza Zendeako Udalean, afiliatuko dira Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.
1.8. Lanpostuko eginkizunak bat etorriko dira deialdian adierazitako kategoriari dagozkion eginkizunekin; honako hauek, besteak beste:
–Laguntza administratiboa ematea Oltza zendeako kontzejuei.
–Erregistro Zibila kudeatzea.
–Laguntza administratiboa ematea honako hauekin lotutako zereginetan: administrazio elektronikoa eta Interneteko ataria.
–Udaleko gainerako administrari-ofizialen eginkizunetan ordezteak dakartzan eginkizunak, haiek zerbitzutik alde egin behar dutenean.
–Eman beharko ditu Alkatetzak nahiz organo delegatuek agintzen dioten beste edozein zereginetarako zerbitzuak; betiere, haren eskumen, maila eta kategoriaren barrenean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 apartatuan adierazia), baita plazaz jabetu hartu arte ere:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzen den estatu batekoa.
Orobat, parte har dezakete espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek edo aipatutako nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, parte har dezakete haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea titulu hauetako bat, gutxienez, edo eskuratzeko moduan egotea (eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina): Batxilergoa, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea.
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, betiere eskuratu badute lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko xedapenen babesean.
Izangaiek alegatzen badute badituztela eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak, aipatu beharko dute baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena, edo, bestela, aurkeztu beharko dute Hezkuntza Ministerioak emandako ziurtagiria.
d) Euskaraz jakitea, eta aurkeztea C1 maila, EGA edo horren baliokidea frogatzen duen ziurtagiria. Orobat, euskara ezagutza frogatzen ahalko da eskatutako jakite mailaren proba espezifikoa eginez, jarraikiz 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoari (horren bidez arautzen da euskararen erabilera Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan).
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
f) Ez egotea desgaiturik edo bazterturik dagozkion eginkizun publikoak betetzeko, ez eta administrazio publiko bateko zerbitzutik kendua ere.
2.2. Izendatzeko proposatzen diren izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdiko 7.2 apartatuan ezarritako epean eta moduan frogatu, salbu deialdiko 3. oinarrikoak: horiek eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira.
3.–Eskabideak.
3.1. 20 egun naturaleko epea izanen da aurkezteko deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.2. Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez, Oltza Zendeako Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es). Aukeran, erabil daiteke NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve.
Jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), "administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izango dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela".
Halaber, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 27. artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei buruzko xedapenak), hau ematen da aditzera: "Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko".
3.3. Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honetan argitaratutako ereduari (1. eranskina), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.
Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
3.4. Eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa.
Eskabideari behar bezala bete eta honako agiri hauek erantsi behar zaizkio:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
b) Aurreko 2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoa, jatorrizkoa edo fotokopia.
c) Euskararen ezagutza frogatzen duen dokumentazioa, edo euskara proba egiteko eskabidea.
d) Seigarren oinarrian ezarri diren merezimenduak –lehiaketaldian baloratuko direnak– frogatzen dituzten agiriak.
e) Azterketarako eskubideen tasa ES70 2100 5174 8702 0002 5931 (CAIXA) kontuan ordaindu izanaren frogagiria, edo tasa ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiria.
15,00 euro ordainduko dira.
Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.
b) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana, eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilabetero.
Lan-eskatzailea dela frogatzeko, aurkeztu beharko da behar den enplegu bulegoak emandako agiria. Bertan, agertuko da lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.
Interesdunaren adierazpen bidez frogatuko da ez duela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik hilean. Udaleko Informazio Bulegoan jaso beharko da adierazpenaren eredua.
Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaintzen ez bada edo, bestela, aurkezten ez bada hura ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiria, izangaia baztertu eginen da.
Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea aurkeztu beharra behar den epean eta moduan.
Ez da azterketa eskubiderik itzuliko baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik; esaterako, baldintzak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.
f) Deialdiko 3.4.e eta 9 oinarrietan xedatutakoa aplikatzeko, eta, orobat, denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek frogatu beharko dute hori hala dela, agiri hauetako baten kopiaren bidez:
–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, onartzen diona prestazio bat jasotzeko eskubidea, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Desgaitasuna duten izangaiek eskatzen ahalko dute epeak eta moduak egokitzeko, ariketak egitearren, hala behar izanez gero. Kasu horietan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta beste orrialde batean adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Oltza Zendeako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Oltza Zendeako Udalaren web-orrian (https://www.ayuntamientoolza.com/eu/) eta egoitza elektronikoan (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es).
4.2. Behin-behineko zerrenda Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoan (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es) eta web-orrian (https://www.ayuntamientoolza.com/eu/) argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila, Oltza Zendeako Udalaren web-orrian (https://www.ayuntamientoolza.com/eu/) eta egoitza elektronikoan (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es). Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:
1. Epaimahaiburua: José María Cuende Vallejo, Oltza Zendeako Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Félix Otamendi Echauri, Oltza Zendeako Udaleko zinegotzia.
2. Epaimahaikidea: Laura Rasines Arias, Orkoiengo Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Raquel Albéniz Martínez de Lizarrondo, Oltza Zendeako Udaleko diruzaina.
3. Epaimahaikidea: Clara Osteriz Zoraquiain, Berriozarko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Maitane Alustiza Elorza, Berriozarko Udaleko administrari-ofiziala.
4. Epaimahaikidea: Amaia Satrustegui Aldaz, Oltza Zendeako Udaleko administrari-ofiziala (Udaleko langileen ordezkaritzak izendatuta).
Ordezkoa: María Liernia Garmendia Ariztimuño, Oltza Zendeako Udaleko administrari-ofiziala.
5. Epaimahaikide-idazkaria: Jon Ander Mendinueta Ochotorena, Oltza Zendeako Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.
Kalifikazio epaimahaiak hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko du.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, bertan izan gabe kideen gehiengo osoa.
Epaimahaia modu baliodunean eratzeko eta jarduteko, beharrezkoa izanen da bertan izatea hura osatzen duten kideen gehiengo osoa.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Halaber, izangaiek epaimahaiko kideak errekusatzen ahalko dituzte, baldin eta aipatutako egoerak gertatzen badira, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Epaimahaiaren konposizioa aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio, horren berri emanen da, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.
5.4. Kalifikazio epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Kalifikazio epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu. Hautapen-prozesua malgutze aldera, deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia. Oposizioaldiko ariketa gainditu duten izangaien merezimenduak baino ez dira baloratuko.
6.1. Euskara proba.
–3.4 oinarrian eskatutako hizkuntza-eskakizuna agiri bidez frogatzen ez dutenentzat proba bat eginen da, euskara jakite maila frogatzeko. Behin onetsirik izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Udalaren egoitza elektronikoan adieraziko dira euskara probaren eta hautaproben tokia, eguna eta ordua. Oposizioaldiko ariketak hasi aurretik eginen da euskara proba, eta baztertzailea izanen da.
6.2. Oposizioaldia.
Oposizioaldia 2025eko martxotik aurrera hasiko da, betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean ezarriko da lehen ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Hautapen aldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost egun balioduneko epea emanen du, izangaiek alegazioak aurkezteko. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko. Behar denean, adieraziko da proba nork gainditu duen eta nor baztertu den –behar dena–, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.
Hautapen-prozesua bi probaren bidez eginen da. Bata teorikoa izanen da, eta bestea praktikoa, eta biak ere baztertzaileak izanen dira. Proba hauen puntuazioa, gehienez, 80 puntukoa izanen da.
6.2.1. Lehenbiziko proba. Proba teorikoa izanen da: erantzun beharko zaio test motako galdera sorta bati, idatziz, deialdi honen II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz. Galdera bakoitzak hiru edo lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena. Probari gehienez 40 puntuko balioa emanen zaio. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.
6.2.2. Proba praktikoa: proba praktiko bat edo batzuk eginen dira, lanpostuaren eginkizunekin lotura dutenak; epaimahaiak zehaztuko ditu. Probari gehienez 40 puntuko balioa emanen zaio. Bazterturik geldituko dira proban 20 puntu, gutxienez, lortzen ez dituzten izangaiak; hau da, gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
6.3. Lehiaketaldia.
Izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondotik heldu den baremoaren arabera baloratu ere. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, hautaprobetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agirien bidez edo kopia soilen bidez. Hala izan ezean, ez dira kontuan hartuko.
Izangaiek alegatu dituzten merezimenduak honako baremo honen arabera kalifikatuko eta puntuatuko dira:
6.3.1. Egindako zerbitzuak (gehienez: 15 puntu).
–Administrari-ofizial gisa aritu izana (C maila), administrazio publikoan: 2,5 puntu urte bakoitzeko.
–Administrari laguntzaile gisa aritu izana (D maila), administrazio publikoan: 1,5 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak:
–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.
–Deialdi honetan ez dira puntuatuko tokiko merkataritza-sozietateetan emandako zerbitzuak, edo araudian aurreikusitako zeharkako kudeaketa-moduetan emandakoak.
–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.
–Urteen kopurua osoa ez bada, emanen zaio zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).
–Hori frogatuko da egoki den administrazio publikoaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa, zenbat egun izan diren zehaztuta. Zerbitzuak lanaldi partzialean ematen diren kasuetan, honako hauek ere adierazi beharko dira: a) eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopurua, eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia; edo b) horiek ohiko lanaldiarekiko duten ehunekoa.
–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.
6.3.2. Prestakuntza osagarria (gehienez 5 puntu).
Honako titulu hauetako bat izateagatik:
–Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikaria.
–Zuzendaritzarako Laguntzako goi mailako teknikaria.
–Idazkaritzako goi mailako teknikaria.
–Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikaria.
–Web Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikaria.
–Sistema Mikroinformatikoen eta Sareen goi mailako teknikaria.
–Arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen graduko titulua (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien jakintza arloa).
–Enpresa Zientzietako diplomadunaren titulua edo baliokidetzat aitortutakoa.
–Arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen gradua (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien jakintza arloa).
–Zuzenbideko gradua edo baliokidetzat jotako titulua.
5 puntu emanen dira aurkeztutako titulu bakoitzeko. Gehienez 5 puntu emanen dira apartatu honetan.
6.3.3. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.
7.–Agiriak aurkeztea.
7.1. 10 egun balioduneko epea emanen da, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkez diezazkioten Oltza Zendeako Udalari, izendatu aurretik:
a) Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak egindako txostena (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko atala), edo, hala badagokio, behar bezala akreditatutako kanpoko erakunde batek egindako txostena, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragotziko liokeenik lanpostuaren eginkizunak betetzea.
Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
b) Zinpeko deklarazio bat edo deklarazio solemne bat, adierazteko ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
c) Zina edo hitzematea, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
d) Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
e) Izangaia baldin bada Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoa, deialdi hau egin duena ez beste batekoa, aurrekoaz gain aurkeztu beharko du ziurtagiri bat, frogatzen dituena aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar.
7.2. Aipatutako epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta.
7.3. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, hutsunea beteko da hurrengo izangaiarekin, prozesua gainditu duten izangaien zerrendari dagokionez, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin.
8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
8.1. Izendapena.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, administrari-ofizial izendatuko da oposizioa gainditu duen izangaia, txandaren arabera eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren arabera.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Plazaz jabetzea.
Izendapen ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du plazaz izangaiak, salbu aski justifikaturik dauden kasuetan.
Ezarritako egunean plaza hartzen ez dutenek –ezinbesteko kasuetan izan ezik– galduko dituzte Oltza Zendeako Udalean sartzeko eskubide guztiak. Kasu horretan, deialdiaren 7.3 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den plazarako izendatua izan ondoren, izangaia Udalean sartuko da, lan-kontratudun finko bihurtuko da, afiliatuko da Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, eta hartan alta emanen zaio, araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo izena emanik badago Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean; orduan, eta izendatu aurretik, aukeratzen ahalko du babes araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
Baldin izangai bat lan-kontratudun finko bihurtu, eta lanpostuan batere aritu gabe, ematen bazaio borondatezko eszedentzia, berak eskatuta, plazaz jabetzen den egunetik beretik, beste administrazio publiko batean ari delako data horretan, plaza huts hori ere beteko da deialdiaren 7.3 apartatuak agintzen duen moduan.
9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
9.1. Jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari, honako zerrenda hauek sortuko dira, aldi baterako kontrataziorako, hautapen prozesuan parte hartu ondotik plaza lortu ez duten izangaiekin:
a) Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.
b) Lehenbiziko ariketan gutxienez 12 puntu lortu dituzten izangaien zerrenda.
9.2. Probak gaindituta ere plazarik lortu ez dutenen zerrenda eta Oltza Zendeako Udalean kontratatzeko izangaien zerrenda.
Hautapen probako epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko plazarik lortu ez dutenen zerrenda eta lehen ariketa gainditu dutenen zerrenda; hori guztia, jarraikiz une oro indarra duten kudeaketa arauei. Zerrenda horiek argitara emanen dira Oltza Zendeako Udalaren iragarki-taulan.
Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gainditu bai, baina plazarik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, lehenbiziko ariketan lortutako puntuazioaren arabera (15 puntu gutxienez). Berdinketarik gertatzen bada, aplikatuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak, hura ebazteko.
Izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendan sartzeak ez du berekin ekartzen interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak, horiek frogatu behar baitira oinarri honetan ezartzen den eran.
Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Udalaren indarreko akordioa edo hitzarmena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dute titulazioaren frogagiria, 2. oinarriko beharkizuna betetzen dutela frogatzekoa. Horretarako, kontratua formalizatzen denean, jatorrizko agiria aurkeztu beharko dute, edo behar bezala konpultsatutako kopiak.
Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen zaizkien agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galduko dituzte deialdian parte hartzearen ondoriozko eskubide guztiak, deusetan eragotzi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna, kasua bada.
Zerrenden indarraldia: hurrengo deialdi publikoa egin arte.
9.3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
9.4. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.
Hautaprobak gainditzen dituztenak sartuko dira izangaien zerrendetan, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, aldi baterako betetzeko Udalean hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo izan daitezkeen beste behar batzuei erantzuteko.
Aldi baterako kontratatzeko prozesua arau hauen arabera kudeatuko da:
9.4.1. Izangaien zerrendak onesteko irizpide orokorrak.
9.4.1.1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da ezarrita dagoena desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez.
9.4.2. Dei egiteko sistema.
9.4.2.1. Deiak egiteko arau orokorrak.
Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera, eta kontuan hartuta lanpostuaren eskakizunak.
Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, eman ditzakete harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.
Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: "interesatzen zaio", "ez zaio interesatzen", "ez du erantzun".
Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio-premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei eginen dira bederen, kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.
Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, SMS bat eta/edo posta elektroniko bat igorriko zaio, horren berri emateko.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, eta horrela jokatuko da harik eta eskaintzen den lanpostua edo lanpostuak bete arte.
Sei hilabeteko epean ezinezkoa izan bada izangai batekin harremanetan jartzea, "ez deitzeko moduan" agertuko da zerrendan.
Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa bada, eskainiko zaio lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari, bete behar izan gabe gorago ezarritakoa.
9.4.2.2. Administrazio-araubideko kontratazioa.
Aldi baterako langileak administrazio araubidean kontratatzeko, jarraituko zaio irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan ezarritako araubide juridikoari. Dekretu horrek ezartzen ditu arauak Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko. Horretarako, deialdi honetan aurreikusitako dei-sistema aplikatuko da, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren aurka ez doan guztian (foru dekretu horrek ezartzen ditu Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio-araubidean kontratatzeko arauak).
9.4.2.3. Araubide orokorraren salbuespenak.
a) Oltza Zendeako Udalarekin aldi baterako lotua dagoenak indarreko kontratuari uko egiten ahal dio baldin kontratua hobetzeko beste bat eskaintzen bazaio, betiere baldin bada kontratatua dagoen eremu berekoa, kasuan kasuko zerrendan badago, eta kasu hau gertatzen bada:
–Kontratu labur bat badu indarrean eta kontratu luze bat eskaintzen bazaio (kontratua laburtzat hartuko da baldin aurreikusitako iraupena gehienez 6 hilabetekoa bada, eta luzetzat hortik gorakoa bada).
b) Izangai bat jada lanpostu batean ari bada ordezte kontratu batekin, eta baldin kontratua bukatzen denetik hilabete bat iragan baino lehen sortzen bada lanpostu bera aldi baterako betetzeko premia, kontratua izangai berari eskainiko zaio, baldin dei egiten zaion unean baldintza hauek betetzen badira:
–Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.
–Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.
–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea zerrendatik kanpo uzteko arrazoietako bat.
c) Izangai batek lanaldi partzialeko kontratua daukanean, premia bat sortzen bada eta lanpostu hori betetzen ahal badu, berari eskainiko zaio premia hori lanaldiaren %100 bete arte, baldin kontratazio berriaren ondorioz hartu behar dituen ordu guztiak bateragarriak badira ordura arte esleituta zeuzkanekin. Langile batek baino gehiagok baldin badute lanaldi partzialeko kontratua, dagokionari eskainiko zaio, zorrotz jarraikiz aldi baterako kontrataziorako indarrean den zerrendako hurrenkerari.
9.4.2.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.
Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten badio, zerrendako azken tokira pasatuko da, frogatu ezean honako egoera hauetakoren batean dagoela; izan ere, kasu horretan, duen postuari eutsiko dio:
–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.
–Aldi baterako ezintasuna izatea.
–Lan-kontratu bat indarrean izatea.
–6 urte baino gutxiagoko alaba edo semea zaindu beharrean egotea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adinarengatik, istripuarengatik, eritasunarengatik edo mendekotasunarengatik. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Norberaren ezkontza suertatzea, edo, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, pareko egoera (Bikote egonkorrendako berdintasun juridikoari buruzko Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera-eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.
Kasu horietan, izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak "deitzeko moduan" agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako. "Deitzeko moduan" dagoela adierazten duen unean, agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera.
9.4.2.5. Zerrendako azken tokira joatea.
Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:
a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.
b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu 9.4.2.4 apartatuan ezarritako kasuetan.
9.4.2.6. Zerrendetatik baztertzea.
Deia jaso duten izangaiak zerrendatik baztertuko dira, baldin honako egoeraren bat gertatzen bada:
a) Kontratua probaldian hutsaldu bazaio, zuzendaritzak txosten arrazoitua eman ondoren.
b) Lanpostua uzten badu, bidezko arrazoirik izan gabe eta zuzendaritzari komunikatu gabe.
c) Kontratua azkentzen bada gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatutako langilea gauza ez izateagatik lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko edo hartan egoki aritzeko, nabarmendu denean behar adinako errendimendurik ez duela lanpostuko eginkizunak eraginkor egiteko, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio, betiere interesdunari entzunaldia eman ondoan eta Langileen Batzordeak edo langileen ordezkariek txostena egin ondoan.
Aldian behin, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, onetsiko da artikulu honetan ezarritako arrazoiengatik baztertutako izangaien zerrenda. Sinatu duten udalen web orrian eta/edo egoitza elektronikoan argitaratuko da ebazpen hori.
10.–Datuen babesa.
Izangaiei jarraian azaltzen dena aditzera ematen zaie, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua, (Datuak babesteko erregelamendu orokorra, DBEO). Hona hemen:
Oltza Zendeako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratatu aurreko neurriak aplikatzeko), eta DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko).
Datuak zein helburutarako bildu diren, gordeko dira halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko behar den denboran ere. Aplikatuko da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 19.2.f) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).
Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es).
Datuak babesteko ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, dpd@ayuntamientoolza.com helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, eta haren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, epaimahaia izendatu duen udal organo dei-egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izen-deiturak:..........................................................................................................., adinez nagusia; NANa:................................................................................, jaioteguna: ...................(e)ko ......................aren ..........(a), jaioterria: ........................................ (.......................................). Bizilekua, jakinarazpenak egiteko: .............................................................. (...................................), kalea: ..............................................................., zenbakia: ........., solairua: ............................., posta kodea: ..............................., telefonoa: ......................................., helbide elektronikoa: ......................................................................
Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
Eskatzen dut onartua izatea honako honetan: deialdia, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), oposizio-lehiaketaren bidez, jardun dezan Oltza Zendeako Udalean.
Ez dut karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik.
Ez dut indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.
Badut deialdiko hirugarren oinarrian adierazten den titulazioa.
Ez naiz baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik eta ez nago desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.
Baldintza guzti-guztiak betetzen ditut eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen.
Euskara mailari dagokion tituluari dagokionez (markatu behar dena).
Frogatzen dut behar den euskara mailari dagokion titulua (erantsi kopia).
Egin nahi dut euskarazko C1 mailako aukerako proba.
Azaldutakoarekin bat,
Eskatzen dut eskabide hau onar dezazula eta, beraz, onar nazazula honako honetan: deialdia, bete dadin administrari-ofizialen lanpostu bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), oposizio-lehiaketaren bidez, jardun dezan Oltza Zendeako Udalean.
Eguna eta sinadura
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Titulua: "Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa". III. titulua: "Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea". V. titulua: "Jarduerak, zerbitzuak eta obrak". VI. titulua: "Kontratazioa".
2. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea: Atariko titulua. "Xedapen orokorrak". I. titulua. "Prozeduran interesdun direnak". II. titulua. "Administrazio publikoen jarduera". III titulua. "Administrazio-egintzak", IV. titulua "Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak". V. titulua. "Egintzak bide administratiboan berrikustea".
3. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko titulua. II. kapitulua. 2. atala. "Eskumena". 4. atala. "Abstenitzea eta errekusatzea". III. kapitulua. "Zehatzeko ahalaren printzipioak". IV. kapitulua "Administrazio publikoen erantzukizuna". V. kapitulua. "Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan". VI kapitulua. "Hitzarmenak".
4. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua. I. kapitulua. "Lurraldea eta biztanleria". II. kapitulua. "Antolaketa". III. Kapitulua. "Eskumenak". V. kapitulua. "Funtzionamendu araubidea".
5. 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua. II. titulua: "Biztanleria eta errolda".
6. 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua. "Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak". II. titulua. "Udal zergak".
7. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua. V. kapitulua. 3. atala. "Adjudikazio-prozedurak".
8. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Atariko titulua. "Xedapen orokorrak". I. titulua. "Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak".
9. 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua: "Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina".
10. 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak: I. titulua: V. kapitulua. "Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak".
11. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina: I. titulua. "Xedapen orokorrak". II. titulua. "Funtzionario publikoak. Hautapena. Funtzionario izaera hartu eta galtzea. Mailak eta graduak. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak". IV. titulua. "Lan-kontratudunak".
12. 20/2011 Legea, uztailaren 21ekoa, Erregistro Zibilari buruzkoa: VI. titulua. "Egitate eta egintza inskribagarriak".
13. Administrazioaren agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak. Ebazpenak. Kontratua. Artxiboko tratamendua eta antolaketa.
14. Oltza zendeako udalerriko geografia, toponimia eta kaleak.
Iragarkiaren kodea: L2516100
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
