1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Corellako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urriaren 31n, erabaki zuen enkante bidez saltzea behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04071.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200104071

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–Lote bakarra:

1. finka: Corellako 12825 zenbakiko finka.

Erregistro kode bakarra: 31019000460974.

Liburukia: 3002; liburua: 421; orria: 66.

Landa finka.–Ureztalur intentsiboko alorra Corellako jurisdikzioan, Cañete dermioan, Fugenique alderdian; bi erregu eta bi almuteko azalera du (hemeretzi area eta zortzi zentiarea). Mugakideak: ipar eta ekialdean, finka nagusiaren gainerakoa, María Jaravarena; hegoaldean, Ampol ibaia; eta mendebaldean, Ramón Pérez.

Katastrokoa: Corellan. 7. poligonoko 630. lurzatia, Fugenique alderdian. Ureztalurreko landa finka, 1.976,69 metro koadrokoa.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001144907AF.

2. finka: Corellako 15324 zenbakiko finka.

Erregistro kode bakarra: 31019000461001.

Liburukia: 2157; liburua: 229; orria: 40.

Landa finka.–Alor bat Corellako jurisdikzioan, Araciel dermioan, Fila del Hospital alderdian, 81. poligonoko 12. lurzatiaren zati bat; hiru erregu eta lau almuteko azalera du (hogeita bederatzi area eta hogei zentiarea). Mugakideak: iparraldean, Marqués de Bajamar; hegoaldean, Ramón Pérezen zati bat; ekialdean, Fila del Hospital; eta mendebaldean, Mercedes Sánchez.

Katastrokoa: Corellan, 4. poligonoko 1255. lurzatiko A, B eta C azpilurzatiak, Fila del Hospital alderdian. Ureztalurreko landa finka, 3.183,80 metro koadrokoa.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001142986QR.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2516818